Folagor youtuberra eta Myth eta Roid Japoniako rock taldea izango dira hamahirugarren edizio honetako protagonistak. Lehenengoak 4.000.000 jarraitzaile baino gehiago ditu bere kanalean; zapatuan, 13:00etan, berbaldia eskainiko du Amorebieta IV frontoian. Bestalde, Myth eta Roid bikoteak hainbat Anime filmetako musika egin du. Euren kontzertua ere zapatuan izango da, 20:00etan. Bestalde, cosplay lehiaketak, karaokea eta umeentzako jolasak egongo dira, eta bideo-joko txapelketetan parte hartzeko aukera ere egongo da. Horrez gainera, Japoniako janaria dastatzeko aukera ere izango dute Zornotzara doazen herritar zein kanpokoek.
Kirola indartzeko asmoz
Ekitaldi kulturalez gainera, aurtengo edizioan antolatzaileek arreta berezia eskaini diote kirolari. Horrela, gune laranjan (Larrakon) V. Quidditch txapelketa jokatuko da. Arte martzial ikuskizunak egongo dira aurten; karate, ninjutsu eta aikido ikuskizunak, hain zuzen ere.