Zornotzako ikasleek erabilgarri dute ikasgela berria

Ekaitz Herrera 2019ko urr. 8a, 11:03

Zornotzako ikasleek dagoeneko eskura dute ikasketa prozesuan lagungarri izango duten lokala. Zornotzako Udalak joan zen astean zabaldu zuen Konbenio kaleko 10. zenbakian duen ikasgela berria.

Ikasketak egiteko "espazio egokia" dela adierazi dute udal iturriek, eta, horretarako, ordutegi zabal bat ipini dute martxan. Ikasgela aste osoan zehar egongo da erabilgarri, astelehenetik domekara, 08:00etatik 00:00etara. Gelak 21 ikaslerentzako tokia du, eta ikasteko toki bakoitzak bere argi propioa, entxufe bat eta USB hargune bat izango ditu. Ikasleek Ametx txartela erabili behar izango dute lokalera sartzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!