Aimar Morgaetxebarria zornotzarrak Cafés Baqué txapelketako finala jokatuko du

Joseba Derteano 2019ko urr. 2a, 14:03
Bilboko Miribillan aurkeztu dituzte finalak.

Iurretako pilotalekuak hartu ditu finalak zapatu honetan, 18:00etatik aurrera.

Hainbat hileetako lehiaren ostean, kadete eta gazte mailako lau pilotaririk onenek Cafés Baqué txapelketako finalak jokatuko dituzte zapatuan, Olaburu frontoian. Lau pilotarietako bat durangaldekoa da: Aimar Morgaetxebarria zornotzarra. Gazte mailako finala jokatuko du Anton Erkiaga zeanuriztarraren aurka. Zornotzarra finalerdietan Hormaetxe lezamarra menderatuta (22-11) heldu da finalera.

Kadete mailako finalean Ander Arroita galdakoztarrak eta Arkaitz Eskuza zeanuriztarrak neurtuko dituzte indarrak.

Cafés Baqué pilota txapelketak 34. aldia egin du aurten. Bizkaiko Pilota Federazioak antolatu du, Iurretako Udalaren eta Olaburu Pilota Elkartearen laguntzarekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!