Zornotzako Txistu Egunak Euskal Herriko zazpi talde batuko ditu zapatuan

Joseba Derteano 2019ko ira. 19a, 10:03

Herriko gune desberdinetatik irtengo dira zapatuan, 17:00etan.

Bermeoko Kankinkabara, Durangoko Jaizale, Eibarko Usartza, Iruñeko Larriberri, Lekeitioko Itxaropena, Urduñako Getxagoi eta Zornotzako Udazken taldeek parte hartuko dute.

17:00etan ekingo diote lanari. Herriko gune desberdinetatik irtengo dira: Ogenbarrena, Gane, Ixer, Sabino Arana, Zubibitarte, Viviendas de Vizcaya, San Juan, Santa Ana eta Andrandi auzoetatik banatuko dira taldeak.

Txistulari guztiak 18:00etan elkartu eta kalejiran ibiliko dira herrigunetik. Tokian tokiko kontzertu txikitxoak eskainiko dituzte. Gainera, tronpetak, tuba, saxoa eta akordeoia ere batuko zaizkie txistu doinuei. Gernika Plazan, Andra Mari Plazan, Ogenbarrenan, Venecia kafetegi inguruan, Harrisonen, Euskal Herria enparantzan eta Kalbario Plazan eskainiko dituzte kontzertuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!