Garraio jasangarriaz sentsibilizatzeko hainbat ekintza egingo dira bihar Zornotzan

Ekaitz Herrera 2019ko ira. 18a, 12:20

Mugikortasun astearekin bat egin du Zornotzako udalak eta hainbat ekintza programatu ditu biharko. Mugikortasun iraunkorrari lantzeko errealitate birtualeko gune bat, bizikleten mekanika tailerra, 'hoveboard' patineteentzako gune bat eta 6 pertsonentzako 'party-bike' bizikleta  jarriko dira herritarren eskura.

 Ekintza guztiak Zelaieta parkean eta Gudari parkean jarriko dira herritarren eskura. 17:00etatik 20:00etara parte hartu ahalko da horietan. "Garraio publikoaren garrantzia azpimarratzeko" edota "autoen zentzugabeko erabilerak gure hirietan eragindako zentzugabeko erabileraz" sentsibilizatzea du helburu Zornotzako Mugikortasun asteak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!