Zornotzak Euskal Herriko sagardo txapelketaren kanporaketetako bat hartuko du

Ekaitz Herrera 2019ko ira. 16a, 09:30

Euskal Herriko sagardo txapelketa herrikoiaren finalaurreko bat Zornotzan jokatuko da, irailaren 21ean. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak bertan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

"Ez da aditua izan behar. Nahikoa da sagardoa gustatzea", esan dute. Afari baten bueltan, hainbat sagardo dastatu eta puntuatuko dituzte. Edur Mendi elkartean jokatuko da kanporaketa, 20:00etan. Sarrerak Uxarte sagardotegian, Tomasa tabernan eta www.sagardoa.eus atarian erosi daitezke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!