Zornotzan emakumeen areto futbol torneoa jokatuko dute asteburuan

Joseba Derteano 2019ko ira. 11a, 12:15

Beti Gol, Zorrotzako, Soloarte eta Atxurre Bakio taldeek parte hartuko dute.

Zornotzako Beti Gol taldeak antolatutako torneoak hirugarren aldia egingo du aurten. Partidu guztiak Larrea kiroldegian jokatuko dituzte. Sailkapen faseko partiduak zapatuan izango dira. Finala zein hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partiduak domekan jokatuko dituzte, 10:00etatik aurrera.

ZAPATUKO ORDUTEGIA

10:00; Soloarte-Zorrotzako

10:50; Beti Gol-Atxurre Bakio

11:40; Atxurre Bakio-Zorrotzako

12:30; Beti Gol-Soloarte

16:15; Soloarte-Atxurre Bakio

17:05; Zorrotzako-Beti Gol

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!