Zornotzan jokatuko da Euskal Herriko sagardo txapelketa herrikoiaren finalaurrekoetako bat

Ekaitz Herrera 2019ko ira. 9a, 11:27
Iaz Usurbilen ospatu zen Sagardo txapelketaren finala. ITURRIA: sagardoa.eus

Irailaren 21ean jokatuko da txapelketaren finalaurrekoetako bat  Edur Mendi elkartean. Sagardo txapelketa herrikoi eta irekia da; interesa duen herritar orok jardun dezake epaimahaiko kide modura. Afari batez lagunduta, 10-11 sagardo dastatu eta puntuatu beharko dituzte parte hartzaileek. Txartelak salgai daude Zornotzako Uxarte sagardotegian, Tomasa tabernan eta www.sagardoa.eus atarian.

Euskal Herriko sagardo txapelketaren finalaurreko bat Zornotzan jokatuko da, irailaren 21ean. Izaera herrikoia du txapelketak eta herritarrak deitu dituzte bertan parte hartzera. "Ez da aditua izan behar. Aski da sagardoa gustatzea", adierazi dute Gipuzkoako Sagardogileen elkartetik. "Afari baten gisakoa da. Parte hartzea erabakitzen duten herritarrek sagardo ezberdinak modu itsuan dastatu eta puntuatuko dituzte". Zornotzako Edur Mendi elkartean egingo da kanporaketa, iluntzeko 20:00etan. Parte hartu gura duten herritarrek, epaimahaikide izateko sarrerak erosgai dituzte Uxarte sagardotegian, Tomasa tabernan eta www.sagardoa.eus atarian.

Finalerako kanporaketak Zornotzan egiteaz gain, Gipuzkoako Aduna, Orio eta Lizartza herrietan ere izango dira. Finala Astigarragako Ergobia auzoan egingo da irailaren 28an. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatzen du Euskal Herriko sagardo txapelketa herrikoia. Bosgarren edizioa da aurtengoa eta finalaurrekoetako bat Bizkaian egiten duen lehenengo aldia da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!