Zornotzan ikasteko gela bat egiteko lanak hasi dituzte Konbenio kalean

Joseba Derteano 2019ko abu. 28a, 11:27
Konbenio kaleko gela bat berriztuko dute.

Hasita dauden lanek bi hilabete inguru iraungo dute. Martxan jartzen denean asteko egun denetan egongo da zabalik.

Ikasteko gela berria egiteko Konbenio kaleko 10. zenbakian dagoen lokal bat eraberritzen ari dira. Amaitzean 21 lagunentzako tokia izango du eta astelehenetik domekara, 08:00etatik gauerdiera arte, egongo da zabalik. Lokala erabiltzeko atea irekitzen duen txartel bat beharko da.

Ikasteko gune bakoitzak bere argia izango du, entxufe eta USB hargune banarekin. Gainera, instalazioak egokitutako komun bi eta biltegi bat izango ditu. Horrekin batera, argiztapen, aireztapen eta berogailu sistemak jarriko dituzte, besteak beste. Udalak 40.000 euro inbertituko ditu lokala eraberritzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!