Mikel Garitaonandia entrenatzailea pozik agertu da fitxaketagaz. "Taldeari moldakortasuna emango dio, 4 edo 5 gisara jokatu baitezake. Atletikoa da, mugikortasun itzela du, eta baloirik gabe primera jokatzen daki, gainera".
New Orleanseko unibertsitatearen taldetik iritsiko da Zornotzara Plaisance, iaz 9,6 puntu eta 5 erreboteko batezbestekoa erdietsi ostean. 23 urte ditu Scott Plaisancek.