Zornotza saskibaloi taldeak Bakary Konate fitxatu du

Aritz Maldonado 2019ko abu. 16a, 08:03

Barneko pibot gisa jokatzen du 2'11 metro neurtzen dituen Konatek (Bamako, Bali, 1993). Denboraldi baterako fitxatu du. Urrezko Leb mailako Caceres taldean jokatu zuen 2018/2019 denboraldian. 

Konatek CB Gran Canaria taldean eman zituen lehenengo urratsak Espainiako saskibaloian, hamabost urterekin; 2011/2012 denboraldian iritsi zen Urrezko Leb mailara. Urtebete beranduago, AEBetara bidaiatu zuen, NBAn jokatzeko asmoz; maila bat beherago jokatzera iritsi zen, G-Leagueko Texas Legends taldean.

Mikel Garitaonandia Zornotzako entrenatzailea pozik agertu da fitxaketarekin: "Ekarpen handia egingo dio taldeari, presentzia fisiko handia du, erreboterako baliagarria da eta barneko defentsak beldurtuko ditu; berari buruzko erreferentzia itzelak ditugu, eta ziur nago funtsezkoa izango dela guretzako".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!