Nafarroa Zentroa eraberritzeko lanen laugarren fasea hasi dute

Aritz Maldonado 2019ko abu. 14a, 10:26

Lanen helburua, eraikina herritarrentzat ahalik eta irisgarriena izatea da. Lehenbiziko solairuko iparraldeko zatia eraberrituko da. Hiru hilabetez luzatuko dira lanak, eta laugarren fase honen inbertsioa 568.000 eurokoa da. 

Eraikinaren zati hau, administraziorako eta nagusien zentrorako izango da, eta atseden gela bat eta jarduerak egiteko espazio bat egokituko dira. Bulegoen ezarpena bestelakoa izango da obraren ostean; komun egokitu bat ezarriko da, baita ere. Gainera, argiztapen sistema berri bat ezarriko da.

Aurreko faseetan, lehenengo solairuko hegoaldeko zatia eta bigarren solairua eraberritu ziren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!