Monarkiaren aurka abesteagatik Guardia Zibilak identifikatutako Adeban taldeak Zornotzako jaietan joko du

Joseba Derteano 2019ko uzt. 20a, 10:00
Adeban taldea.

Kontzertua astelehenean, 12:00etan, izango da, Herriko plazan.

Aragoiko Adeban taldeak monarkiarekin kritikoa den abesti bat du, 'Arriba, abajo' izenekoa. Aspaldiko abestia da eta 70eko hamarkadatik gaur egunera askotan abestu dute. Joan zen astean, ordea, Canfranc (Huesca) herrian eskainitako kontzertu baten ostean, Guardia Zibilak identifikatu egin zituen, monarkiaren kontrako abesti bat zela argudiatuta.

Euren hurrengo kontzertua Zornotzan eskainiko dute. Karmen jaien barruan, uztailaren 22ko astelehenean izango da, Herriko plazan.

Zornotzako jaietako EGITARAUA

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!