Zornotzako enpresa batean lan istripua izan du langile batek eta ospitalera eraman dute

Joseba Derteano 2019ko uzt. 18a, 13:40

Dudea auzoan dagoen industriguneko enpresa batean gertatu da.

Gaur 14:10 inguruan jaso dute abisua. Langile bat makina batean harrapatuta geratu dela informatu dute suhiltzaileek sare sozialetan. Baita bertaratu eta langilea dagoeneko atera dutela ere. Ertzaintzako iturrien arabera, langilea Galdakaoko ospitalera eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!