Emakume zaintzaileen lan baldintzak hobetzeko eta hauei babesa eskaintzeko kontzentrazioa egin dute Zornotzan

Anboto 2019ko uzt. 13a, 09:08

Udalaren bidez azpikontratatzen diren zerbitzuetan lan egiten duten emakume zaintzaileak babestu eta haiei elkartasuna eman asmoz egin zuten atzo elkarretaratzea Zornotzan.

“Udalak zaintza-zerbitzuetan argi eta garbi adierazi dezala zein diren enpresak langileei bermatu beharreko lan-baldintzak. Era berean, exijitzen dugu baldintza horiei jarraipen zorrotza egitea, eta baldintzak betetzen ez diren kasuetan neurri egoki eta eraginkorrak hartzea hainbat arinen”, adierazi dute Zornotzako M8 plataformako kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!