Zerk ekarri zaitu Barnetegira?
Zornotzarra naiz eta Barnetegian B1 maila ateratzen ari naiz. Orain urte bi A2 maila ikasten egon nintzen herriko euskaltegian, eta utzi egin nuen ikastaro bat egiteko. Orain langabezian nago, eta euskara ikasteko aprobetxatzea erabaki dut. Uste dut hemen azkarrago ikasi dezakedala. Pozik nabil. Hasierako momentua gogorra egin zitzaidan, baina orain gustura nabil. Maiatzean hasi nintzen Barnetegian.