Otsaileko euriteen ondorioz hondatutako bide zatia konpontzen hasi dira Zornotzan

Joseba Derteano 2019ko uzt. 10a, 12:54
Konpontzen ari diren bide zatiko irudia.

Bernagoitia eta Belatxikieta arteko bide zatiko lanei ekin diete.

Zornotzako Udalak aste honetan hasi ditu Bernagoitia auzoa eta Belatxikieta lotzen dituen herri bidea konpontzeko lanak. 2018ko otsailean izandako euriteen ondorioz lur-jausiak egon ziren eta bidearen 23 metroko tartea egonkortu nahi dute, ohar batean azaldu dutenez.

Lanek hilabete iraungo dute eta Bermeosolo S.A. enpresak egingo ditu. Udalak 74.000 euro inbertituko ditu eta Bizkaiko Foru Aldundiak %90eko diru-laguntza eman du ustekabekoetarako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!