Antolatzaileen arabera, Bizkaiko margolarien topaleku bezala indartu da Enrike Renteria pintura lehiaketa. Zintzilik atalean, 24 lan aurkeztu ziren; eguneko lehiaketan, ostera, 31 margolarik parte hartu zuten.
Bestalde, 2019ko lehiaketan parte hartu duten lanak ikusteko aukera egongo da. Zintzilikeko lanak Zornotzako balkoietan ikusgai egongo dira. Eguneko lehiaketako artelanak, ostera, abuztuaren 10era arte ikusgai egongo dira Zelaieta zentroan.