Eusko Jaurlaritzak Zornotzako geralekua eraberrituko du

Joseba Derteano 2019ko uzt. 9a, 14:25

Bermeo-Zornotza tarteko hobekuntza lanen barruan dago.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren  bitartez, 3.5 milioi euro inbertituko ditu Bermeo eta Zornotza arteko trenbide sarea hobetzen.

Askotariko lanen artean, Zornotzako geralekua  —San Pedro kalearen ondoan dagoena— goitik behera eraberrituko dute, ohar batean jakinarazi dutenez. Gaur egungo markesina eta herritarren harretarako etxetxoa kenduko dituzte eta azpiegitura berri bat eraikiko dute. Horrez gainera, gaur eguneko zubia zein oinezkoen sarrera handitu egingo dituzte. Azkenik, errekaren eta trenbidearen artean hesi akustikoak jarriko dituzte.

Lan hauek 14 hileko exekuzio epea dute, milioi bat euro inguruko inbertsioarekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!