Iñigo Urkulluk Izar-en “ibilbide eredugarria” goraipatu du enpresara egindako bisitan

Joseba Derteano 2019ko uzt. 9a, 11:00
Atzo egindako bisitako irudia.

50 urte joan dira Izar nazioartera zabaldu zenetik eta urteurrenaren harira antolatutako ekimena izan da.

Lehendakariak eta Arantza Tapia sailburuak instalakuntzak ezagutzeko aukera izan zuten atzo, erreminten ekoizpen prozesuarekin batera. Urkullu Lehendakaria enpresako langileei mintzatu zitzaien, ekoizpen gunean espresuki muntatutako eskenatokian. Bertan Izar “erreferente” bihurtu dela azpimarratu zuen: “Zuen ibilbidea eredugarria da. Esfortzuz eta talde-lanaz, hain lehiakorra den ebaketa-erremintaren sektore industrialean haztea lortu duzue”, adierazi zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!