Emakume zaintzaileen lan baldintzak hobetzeko eskatuz kontzentrazioa egingo dute Zornotzan

Joseba Derteano 2019ko uzt. 8a, 09:15
Zornotzako M8 Plataformako ekimen baten irudia.

Uztailaren 12an udaletxeko plazan batzeko deia egin du Zornotzako M8 Plataformak.

“Udalaren ardura da emakume zaintzaileei lan-baldintza duinak bermatzea”, azaldu dute Plataformatik. Horrela udalak azpikontratatutako zaintzaileei “babesa eta elkartasuna” adierazteko kontzentrazioa deitu dute barikuan, 19:00etan, udaletxeko plazan. Kontratazioak egiterakoan klausula sozialak txertatzea ere eskatuko dute elkarretaratzearen bidez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!