Zornotzako Udaltzaingoaren bulegoak eraberritu dituzte 350.000 euroko inbertsioarekin

Joseba Derteano 2019ko uzt. 5a, 12:52

Sei hilabete inguruan burututako lanen berri eman dute gaur udal arduradunek.

Lan horietan instalazioak “guztiz” berritu direla azaldu dute, herritarrei zerbitzu “hobe” bat emateko helburuagaz. Bulego berriek leku gehiago daukate arreta publikorako eta sarrerako atea argitsuagoa da. Era berean, bulegoen gunea hobetu da, baita atestatuen gela, biltegia, office-a eta aldagelak ere.

Ganga formako kristalezko sabai zaharra berreskuratu dute. Lehen sabai aizun plakek estaltzen zuten berau. Eraikinaren fatxada ere aldatu da. Zeuden hutsuneak aldatu gabe, U Glass azalera bat sortu da atzetik argia duena eta gauaren hasiera markatuko duena eta kanpotik bigarren sarbide bat egongo da zuzenean biltegira eramango duena.

Udalak 350.000 euroko inbertsioa egin du lan hauetan eta sei hilabete inguru behar izan dira lanak amaitzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!