Aketz Zubia bermeotarrak irabazi du Zornotzako jaietako kartel lehiaketa

Anboto 2019ko eka. 25a, 13:21

Aketz Zubiaren kartel irabazlea.

Herritarren botoek erabaki dute irabazlea.

Lehiaketara aurkeztutako 15 kartelen artetik bost aukeratu zituen epaimahai batek. Ondoren, bost horiek publiko egin eta herritarrek gustukuena bozkatzeko aukera izan dute. Proposamenik bozkatuena, kopuru osoaren %42arekin, Aketz Zubia bermeotarraren 'Danok bat' izenekoa izan da. Zubiak 1.000 euroko saria irabazi du. Bozketa fasean izan diren gainerako kartelen egileek 200 eurona jasoko dute, udalak ohar batean informatu duenez.

Bestalde, umeen jaietako kartel lehiaketaren irabazlea Peio Martin Estevez zornotzarra izan da.

Peio Martinen kartela:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!