Haizetara jaialdiaren 14. edizioa izan da barikutik domekara Zornotzan. Nazioarteko bederatzi banda lehiatu dira sariengatik eta Befunkbop taldeak irabazi du. Eyo’nle taldeak aldiz, publikoaren saria irabazi du eta Nathalie Diebold izendatu dute musika jolerik onena.