San Juan gaua ospatuko dute Zornotzan

Anboto 2019ko eka. 21a, 10:52

Udalak hainbat ekintza programatu ditu datorren igandeko San Juan gaurako.

Horrela, Zelaieta parkean, 18:00etatik aurrera, umeen jolasak egongo dira, etxeko txikienek eguna primeran pasa dezaten.

21:00etan Andra Mari plazatik aterako da Batu-Klang perkusio taldea. Beraien musikarekin kalerik kale joango dira, Gernika plazan gelditu eta Nafarroa parkean amaituko dutelarik.

Ordu berean Luis Urrengoetxea kaletik aterako dira Udazken Gaiteroak. Hauek Kalbario eta San Juan kaleetatik igaroko dira eta Nafarroa parkean amaituko dute. Hain zuzen ere hemen egongo da San Juan sua eta 22:30ean piztuko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!