Bederatzi banda lehiatuko dira Haizetara kale musika jaialdian

Aritz Maldonado 2019ko eka. 21a, 09:00

Ekainaren 21ean hasita, hamabi musika bandak Zornotzako kaleak girotuko dituzte euren doinuekin domekara bitartean.

Horietako bederatzi, bandarik onenaren saria, instrumentistarik onenarena eta publikoarena irabazteko lehiatuko dira. 3Indarrok elektrotxaranga (Euskal Herria), Flat Cap Brass (Ingalaterra), La Orquestra de Ermesinde (Herrialde Katalanak), Befunkpop (Espainia), Muchachos Brass (Espainia), Sopa Loca (Frantzia), Jingle Django (Espainia), Hummusman (Herrialde Katalanak) eta Eyo´nle Brras Band (Beningo Errepublika) dira taldeak. Lehiaketatik kanpora, Broken Brothers Brass Band, Bloco RebelaSon eta Lambroten Brass Band arituko dira. 

Bestelako ekintzak ere egongo dira: Josu Gonzalez Quartetek jam session bi eskainiko ditu, eta Swing Side elkarteak, dantza saio bi.

Haizetara

Ekainak 21, banden emanaldiak, Zelaietatik hasita, 19:30ean hasi eta 00:00ak arte, Jou Gonzalez 4tet, Harrison hotelean, 00:00etan.

Ekainak 22, Trakamatraka tailerra, Zelaietan, 12:00etan, banden emanaldiak, 12:00-14:00 eta 19:00-00:00 bitartean, Jou Gonzalez 4tet, Harrison hotelean, 00:00etan.

Ekainak 23, banden emanaldiak, 11:30-13:00 bitartean,

Sari banaketa, 13:00etan, Zelaietan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!