Nazioarteko bederatzi banda lehiatuko dira sariengatik: 3Indarrok elektrotxaranga (Euskal Herria), Flat Cap Brass (Ingalatera), La Orquestra de Ermesinde (Herrialde Katalanak), Befunkpop (Espainia), Muchachos Brass (Espainia), Sopa Loca (Frantzia), Jingle Django (Espainia), Hummusman (Herrialde Katalanak) eta Eyo´nle Brras Band (Beningo Errepublika).
Lehiaketatik kanpo beste hiru banda arituko dira: Broken Brohters Brass Band, Bloco RebelaSon eta Lambroten Brass Band. Kale musika jaialdia osatuko duten bestelako ekintzak ere egongo dira: Jou Gonzalez Quartetek bi jam session eskainiko ditu; Swing Side elkarteak bi dantza saio eskainiko ditu. Horrez gainera, ekainaren 21ean, 12:00etan kontzertu didaktiko bat eta familientzako musika tailer bat egongo dira.
Ekainaren 21etik 23ra ospatuko da jaialdia.