Pentsionisten mugimendua argazkien bidez jasotzen du Zornotzako erakusketak

Joseba Derteano 2019ko eka. 6a, 08:30

Zelaieta Zentroan dago ikusgai ekainaren 15era arte.

2018ko urtarrilean elkartzen hasi zirenetik gaur egunera arteko ibilbidea errepasatzen du  Zornotzako pentsionisten mugimenduak antolatutako erakusketak. 70 bat argazki batu zituzte, euretako hainbat Zornotzakoak. Durangaldeko beste herri batzuetakoak ere badaude tartean.

Zornotzako pentsionisten mugimendua astelehenero, 12:00etan, batzen da udaletxe pareko plazan. “2018ko urtarriletik hona astelehen bakar batean ere ez dugu hutsik egin”, azaldu du mugimenduko kide Iñaki Beobidek.

Erakusketako argazki bi:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!