Saskibaloiko teknikari izateko ikastaroa eskainiko dute Zornotzan

Joseba Derteano 2019ko eka. 4a, 14:00

Larrea kiroldegian izango da eta aurrematrikula epea ekainaren 14ra arte dago irekita.

Saskibaloiko teknikari izateko ikastaroa ASFEDEBIk —Bizkaiko Kirol Federakundeen Elkarteak— eskainiko du, Aldundiaren eta Ametx erakundearen lankidetzari esker.

Hasierako zikloko bloke komunak eta zehatzak 14 asteko iraupena izango dute orotara, ekainaren 17tik aurrera. Astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan 18:00etatik 21:00etara, eta larunbatetan, 09:00etatik 15:00etara, emango dira. Erdi mailako hasierako zikloa gainditzeak Saskibaloi Modalitateko Kirol Teknikari Titulua lortzea dakar, udalak ohar batean informatu duenez.

Bloke komuneko aurrez aurreko praktiken saioak eta irakaskuntza zuzeneko aurrez aurreko saio teorikoak Kirol-teknikarien Eskola ASFEDEBI KIIB-n burutuko dira, Bilboko Martin Barua Picaza Kaleko 27.zenbakian.

Orokorrean, bloke zehatzeko aurrez aurreko irakaskuntza saio praktikoak Kirol-teknikarien Eskola ASFEDEBI-k eta Ametx erakundeak adostutako kiroldegiko instalazioetan burutuko dira.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!