2015ean baino 726 boto gehiago lortu ditu EAJk. Gorakada horrek gehiengo osora heltzeko balio izan dio. EAJk 9 zinegotzi izango ditu udalbatzarrean, EH Bilduk 6, Elkarrekin Podemosek 1 eta PSE-EEk 1.
EAJk 4.762 boto eskuratu ditu. EH Bilduk ere gora egin du eta 2015ean baino 337 boto gehiago zenbatu ditu (3.216). PSE-EE hirugarren indarra bihurtu da, Elkarrekin Podemos boto kopuruan gaindituta. Sozialistek 2015ean baino 149 boto gehiago eskuratu dituzte.Elkarrekin Podemosek, aldiz, 444 galdu ditu.
Hauxe da 2015eko datuekin alderaketa: