Zornotzako San Juan auzoko taberna batean sortutako sutea amatatu dute suhiltzaileek

Anboto 2019ko mai. 25a, 09:48

Gaur goizean piztu da sua etxe horretako sukaldean, ke-kanpaian hain zuzen.

Suhiltzaileek informatu dutenez, su-itzalgailuekin lan eginda lortu dute sua amatatzea. Iturri horien arabera ez da zauritu larririk egon; pertsona bat anbulatoriora eraman behar izan dute arnasteko arazoengatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!