Baserri batek su hartu du Zornotzan, N-634 errepide ondoan

02:00ak aldera hasi da sutea eta suhiltzaileek lortu dute amatatzea. Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, ustez kartoi batzuk erre dituzte eta hortik piztu da sua. 

Ez da zauriturik egon. Baserria errepide ondoan dagoenez, trafikoa desbideratu egin dute suhiltzaileak lanean ibili diren bitartean. 

 

Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.