Hauteskundeak

Auzoetan inbertsio "gehiago" aldarrikatu ditu Zornotzako Elkarrekin Podemosek

Joseba Derteano 2019ko mai. 22a, 19:41

"Obra faraonikoetan milioiak gastatu beharrean beharrizanen azterketak egin behar dira", adierazi du Alba Gutierrez koalizioko alkategaiak.

Auzoetan "gehiago" eta erdigunean"gutxiago" inbertitzearen aldekoa da Alba Gutierrez Zornotzako Elkarrekin Podemos koalizioko alkategaia. "Auzoetan bizitza egin gura dugu, ez bizi bakarrik", adierazi du gaur koalizioak Zelaieta Parkean egindako ekitaldian. 24 orduko pediatria zerbitzua eta "kalitatezko" gizarte zerbitzuak aldarrikatu ditu.

Tantortan eraikiko duten supermerkatuari "behin eta berriz" ezetz esan diotela gogoratu du Gutierrezek. "Min handia egingo dio herriko komertzioari". Anbulatorio zaharra bota beharrean zegoena berriztu zitekeela uste du musika eskola hartzeko. "Obra faraonikoetan milioiak gastatu beharrean beharrizanen azterketak" egin behar direla gaineratu du.

Ekitaldian honako hauek ere parte hartu dute: Eneko Ibarruri eta Esti Martín Zornotzako Udalerako hautagaiek, eta, Israel Escalante, Eva Cabornero eta Stela García Bizkaiko Batzar Nagusietarako hautagaiek.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!