Hauteskundeak

Neurri zehatzak biltzen dituen "proiektu sendo" batekin Zornotzan gobernatzeko prest daudela aldarrikatu du Uriartek

Maialen Zuazubiskar 2019ko mai. 20a, 11:51

Zornotzako EH Bilduk zapatuan egin zuen kanpainako ekitaldi nagusia Zelaietako frontoian. Bertan, Ander Uriarte EH Bilduko alkategaiak neurri zehatzak biltzen dituen proiektu "sendo" batekin Zornotzan gobernatzeko prest daudela aldarrikatu zuen. "Talde bikaina osatu dugu eta Zornotzan gobernatzeko prest gaude", esan zuen. 

Horrez gain,  bertaratu ziren 350 lagunei programaren ildo nagusiak azaldu zizkieten EH Bilduko kideek. Bertan, jakitera eman zutenez beraien asmoa berdintasun politikak lantzetik polita feministak lantzera igarotzea eta Emakumeen Etxea zabaltzea da. Bestalde, gazte kontseilu berria sortzea, langabeei alternatiba bat eman eta produktore sare bat eratzea, auzoak hobetzeko proposamenak lantzea, ingurumena errespetatuta eta herritarren beharrizanak kontuan hartuta Zornotza berria eraikitzea eta tokiko merkataritza suspertzeko neurri zehatzak biltzen dituen plan bat aurrera eraman gura dutela jakinarazi zuten. "Guk herritarren beharrizanak erdigunean jarrita eta herritarren iritziak kontuan hartuta gobernatu nahi dugu", adierazi zuen Uriartek. 

Bestalde, Zornotzako 30 bat gaztek eta LAB, ELA, STEILAS ETA EHNE sindikatuetako hainbat ordezkarrik EH Bilduren hautagaitzari babesa eman zioten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!