Lau t’erdian erreferentea bihurtzen ari den Zornotzako Master Kaiola asteburuan hasiko da

Joseba Derteano 2019ko mai. 9a, 16:45
Txapelketako antolatzaileak eta babesleak gaurko aurkezpenean.

Gazte mailako eta 22 urtez azpiko pilotari onenetakoak igaroko dira Zornotzako txapelketatik.

Orain bost urte abiatu zenetik , Master Kaiola txapelketak izan duen hazkundearekin pozik agertu dira antolatzaileak gaurko aurkezpenean. “Helburuak lortzen ari gara eta txapelketa lau t’erdian erreferente bihurtzen ari da”, azaldu du Jabi Emaldik, Lagun Onak pilota elkarteko kideak.

Euskal Herriko eta Errioxako 48 pilotari ariko dira lehian: 24na maila bakoitzean. Durangaldeko hainbat pilotari daude tartean. Zornotzako Lagun Onak elkarteko Aimar Morgaetxebarria, Xabier Beitia, Liher Arrien, Ibai Cimadevilla, Ioritz Prieto eta Stefen Lizundia, Zornotzako Erdu elkarteko Iñigo Atutxa ,eta, Elorrioko Hori-Hori elkarteko Gontzal Azkarragaurizar. Azken orduan, Josu Eguren atxondarra ere sartu dute Julen Alberdiren hutsunea betetzeko. Izan ere, Alberdik profesionaletan debutatuko du laster.

Jardunaldi denak Zornotzako Amorebieta IV pilotalekuan jokatuko dituzte domeka goizetan. Finala uztailaren 21ean izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!