XXI.en edizioan ere bi modalitate egongo dira. Alde batetik, kalean pintatzeko pintura lehiaketa tradizionala dago. Ohi bezala, herriko erdigunean, eta Etxanoko herrigunean margoztu ahalko dute parte harrtzaileek. Izena emateko, egunean bertan agertzea nahikoa da, edota saczornotza@gmail.com helbidera mezu bat bidali behar da. Guztira zazpi sari banatuko dira modalitate honetan; aurten publikoaren sari berri bat egongo da. .
Bestalde, Zintzilik modalitatea dago. Herriko balkoietan ikusgai jartzen diren lan onena aukeratuko da modalitate honetan. Eguaztenean zabalduko da izena emateko epea, eta uztailaren 2ra arte egin ahal izango da Zelaieta zentroan.
Enrike Renteria Mardaraz 1900.urtean jaio zen, Zornotzan, eta bokaziozko margolaria izan zen. Natura pintatzea zuen gustukoen, eta aire zabalean margotzen zuen, batez ere.