Zornotzan Bizkargi Eguna ospatuko dute domekan

Joseba Derteano 2019ko mai. 4a, 11:00

Urtero legez, aldarrikapena eta jai-giroa uztartuta izango dira.

Bizkargi mendi historikoa da. Zornotza, Larrabetzu eta Morga batzen dituen mendi tontor horretan eusko gudariek tropa frankistei aurre egin zieten 1937. urtean. Azken hamarkadetan Bizkargi Eguna ospatzen da bertan, Bizkargi Gogoratuz Elkarteak antolatuta. Aurtengo aldia domeka honetan izango da eta askotariko ekimenak prestatu dituzte.

EGITARAUA-MAIATZAK 5

11:00. Musika animazioa, trikitilariak eta txistulariak.

12:30. Ekitaldia: ‘Iragana, oraina eta geroa’. Bizkargi 1937 zanpantzarrak, Larrabetzuko Bizkargi Dantza Taldea. Etxanoko nagusiaren ongietorria eta txuzoa sartzea. Bertsolariak: Xabier Arriaga 'Txiplas', Onintza Enbeita, Etxahun Lekue eta Malen Amenabar. Kantaldia Eneko eta Markelen eskutik.

13:15. Musika eta kantua Dimako Kantu Bat Gara taldearen eskutik.


 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!