Zornotzako emakumeen futbolean aitzindari izandako jokalariak omendu dituzte

Joseba Derteano 2019ko mai. 2a, 10:36

1969an Iraultza taldea sortu zuten Zornotzan. Sasoi hartako 11 jokalariri ohorezko pasilloa egin zieten atzo, nesken Golden Cup torneoaren barruan.

Torneoan parte hartu zuten jokalarien txaloen artean zelairatu ziren Iraultza taldeko jokalari izandako emakumeak.

Txolon zelaian jokatutako torneoari dagokionez, Osasunak irabazi zuen eta Athletic geratu zen bigarren. Torneoko golegilerik onena Adriana Parada (Osasuna) izan zen, jokalari onenaren saria Marina Artero-ri (Athletic) eman zioten, eta atezain onenarena Marta Olletak (Osasuna) jaso zuen.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!