Zornotzako San Pedro kalea asfaltatuko dute datozen hiru egunetan

Joseba Derteano 2019ko api. 23a, 10:00
Zornotzako San Pedro kalea.

Lanek dirauten bitartean txandakako zirkulazioa jarriko dute.

Zornotzako Udalak San Pedro kalea asfaltatuko du, bidearen sendotasuna hobetzeko. Gaur, apirilak 23, hasi eta hiru egunetan, kalea asfaltatuko da 5 eta 33 zenbakien artean, zirkulazioaren bi noranzkoetan eta aparkalekuetan.

Lanak dirauten bitartean, txandakako zirkulazioa jarriko duten noranzko bietan. Horrenbestez, ibilgailuek jarriko diren seinale eta oharrei jarraitu beharko diete, udalak ohar batean azaldu duenez. Jarduera hau burutzeko aurrekontua 48.400 eurokoa da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!