Hauteskundeak

Zornotza "aldaketara eramateko" asmoz osatu du zerrenda EH Bilduk

Markel Onaindia 2019ko api. 16a, 09:00

Zelaietan parkean zapatuan eginiko ekitaldian aurkeztu zuen zerrenda koalizioak. Ander Uriarte alkategaia lagunduko dutenen izenak ezagutzera eman zituzten. 

Koalizioaren helburua Zornotzako udal gobernua "aldaketara eramatea" da, euren esanetan. "Beste era batean gobernatu daitekeela" erakutsi nahi du EH Bilduk. Uriarteren iritziz, "aldaketa hemen eta orain posible da", eta azaldu du horretarako "goi-mailako lan-taldea" edukiko duela alboan.

Koalizioak nabarmendu du lehen aldiz herritarrekin batera landu dutela hauteskundeetarako herri-programa, proposamen nagusiak jasotzen dituena. 

Hauxe zerrenda osoa:

1. Ander Uriarte Pujana. 45 urte. Zinegotzia. Lanbide Heziketako irakaslea.
2. Itxaso Gerediaga Etxezarraga. 55 urte. Zinegotzia. Nekazal Goi-ingeniaria.
3. Iñaki Iza Zarazua. 33 urte. Pilotari profesional ohia.
4. Bego Atxa Azurmendi. 36 urte. Abokatua.
5. Gaizka Esparza Areitiobiritxinaga. 38 urte. Lehen Hezkuntzan eta Entzumen eta Hizkuntzan diplomatua.
6. Leyre Ugarte Arroitajauregi. 50 urte. Zinegotzia. Psikologian lizentziatua.
7. Jon Uriarte Ugalde. 22 urte. Medikuntzako ikaslea.
8. Eneritz Oianguren Ureta. 42 urte. Telekomunikazioan goi-ingenieria. Haur Hezkuntzan diplomatua.
9. Ismene Larringan Zarate. 34 urte. Arkitektua.
10. Hodei Zambrano Troncoso. 32 urte. Ikusentzunezko teknikaria eta ekintzailea.
11. Erika Barrenetxea Arriaga. 22 urte. Arte Ederretako ikaslea.
12. Laly Gomez Gonzales. 42 urte. Merkataria.
13. Ibai Abendaño Oriosolo. 38 urte. Industria langilea.
14. Arantza Garcia Fernandez. 51 urte. Sindikalista. Garbitzailea.
15. Asier Fernandez Pablos. 29 urte. Ingleseko magisteritza.
16. Lourdes Olano Asategui. 58 urte. Sindikalista. Almazeneko langilea.
17. Aitor Gastelurrutia Gisasola. 19 urte. Ikaslea eta tabernaria.
18. Irantzu Zabala Bilbao. 45 urte. Erizaina.
19. Agustin Dañobeitia Ugarriza. 81 urte. Jubilatua.
20. Ana Artaloitia Elorza. 57 urte. Idazkaria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!