Besteak beste, kultura, euskara edo politikan izandako esperientziak kontatzen dituzte elkarrizketatuek. Parte hartaileen artean, Amorebieta-Etxanok demokrazian izan dituen bost alkateak, Joxe Mari Agirre Udabarriren sortzailea, Eneko Atxa sukaldaria, El Cojo jatetxeko bego Azketa agertzen dira dokumentalean.
Andoni Agirrebeitiaren alkatearen berbetan, Zornotzaren azken urteetako memoria biltzen du lanak. "Zalantzarik gabe, Amorebieta Etxanok bere izaera du eta proiektu honekin pertsonalitatea, izaera eta batez ere, etorkizuna duen herri bat denon artean eraikitzeko gai izateak sortzen digun harrotasuna bildu eta gizarteari erakutsi nahi diogu".