Zornotzan Zubipunteko jolasgunea handitu dute

Joseba Derteano 2019ko api. 6a, 11:30

Auzoko plazan kirol kantxa bat jarri du udalak eta futbol, saskibaloi, eskubaloi, hockey, boleibol, badminton eta tenisean aritzeko aukera eskainiko du.

Eguraldi txarrari aurre egiteko gai diren kalitate handiko material birziklatuekin eraiki da pista, udalak ohar batean azaldu duenez. 12 metroko zabalera, 24 metroko luzera eta belar artifiziala ditu. Proiektu honen aurrekontua 55.000 eurokoa izan da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!