Zornotzan hasi dute 2019ko udalekuetan izena emateko epea

Anboto 2019ko api. 2a, 09:11

Lau eta hamar urteko gazteei zuzenduta dago.

Udalekuak ekainaren 24an hasiko dira eta uztailaren 19ra arte egongo dira. Izena eman nahi dutenek asteka egin dezakete, hainbat ordutegi daude eta jantoki zerbitzua ere eskainiko da. Aukeraren arabera, udalekuen prezioa ere aldatu egiten da.

Kanpaina ez da bakarrik Zornotzan erroldatuta dauden adingabeentzat baina jende askok izena emango balu, erroldatuek lehentasuna izango dute.

Udalekuak Larreako ikastetxe publikoan egingo dira eta, jardueren arabera, udalaren beste kirol eta kultur instalazio batzuk erabiliko dira.

Izen-ematea Gazte Informazio Bulegoan egin daiteke (10:00 - 13:00 eta 17:00 - 20:00) apirilaren 30era arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!