Zornotzako enpresa bateko kartoi trinkogailuan sortutako sua itzali dute suhiltzaileek

Joseba Derteano 2019ko mar. 26a, 22:53
Suhiltzaileak birziklatze gunean (Argazkia: @BomberosIurreta)

Boroa auzoko Arriagane industrigunean gertatu da.

Birziklatze enpresa bateko kartoi trinkogailu barruan sua sortu da gaur arratsaldean. Kamioi batean sartu eta Zornotzako birziklatze gunera eraman dute suhiltzaileek lagunduta. Han trinkogailu barruko materiala kamioitik atera eta sua erabat itzali dute. Bitartean beste suhiltzaile batzuk enpresan bertan gertatu dira ingurua ureztatzen.

Suhiltzaileak enpresan (Argazkia: @BomberosIurreta)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!