Garcia eta Goitiandia zornotzarrek etxean estreinatuko dute 'Amaren Eskuak' antzezlana

Aritz Maldonado 2019ko mar. 27a, 09:30

Urte biko lanaren ostean, Larraitz Garciak eta Jabier Goitiandiak etxean estreinatuko dute Amaren Eskuak antzezlana. Biek elkarlanean sortu dute obra. Garciak 2017an sorturiko ideia eta testu batean oinarritzen da obra; Jabier Goitiandiak antzezlanerako musika sortu du.

Garcia eta Josu Angulo aktore bilbotarra Miren eta Kepa neba-arreben azalean sartzen dira antzezlanerako. Emakumeak kirolean eta gizartean duen rolaz jardungo dira, euren amak esku pilotagaz duen maitasun istorioa kontatzen duten bitartean. Maitasunak, ametsek, beldurrak eta gaixotasunek duten eraginaz hausnartuaraziko dute ikuslea.

Indarra, elkarlanean
Euren bakarkako zein taldekako lanak aurrera eramateko, Larraitz Garcia eta Jabier Goitiandia zornotzarrek Artez Hobe kultur elkartea sortu dute; bestelako proiektu artistikoak ere egingo dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!