Zornotzako jaiekin identifikatuko den pertsonaia sortzeko lehiaketa abiatu du udalak

Joseba Derteano 2019ko mar. 25a, 11:22
Zornotzako Karmen jaiak uztailean izaten dira.

Irabazleak 3.000 euro jasoko ditu.

Karmengo jaiekin identifikatuko den pertsonaia sortzeko lehiaketa abiatu du udalak. Norbanakoek zein taldeek parte hartu dezakete, formatu librean. Sorkuntza lanek herriko bizimodu, historia eta ohiturak bildu behar dituzte eta maiatzaren 31ra arte aurkeztu daitezke, udalak ohar batean zehaztu duenez. Oinarriak udaleko webgunean jaso daitezke. Irabazleak 3.000 euro jasoko ditu.

Azken produktua album ilustratu moduan argitaratuko du. Hortaz, irudiak eta testua izango ditu. Lehiaketa honetan aukeratuko den pertsonaia urtero egiten diren jaietako karteletan erabiliko da eta baita jaietako batzordearen ustez egokia izan daitekeen gainontzeko produktuetan.

Epaimahaia ondokoek osatuko dute: arte plastikoetan aditu batek, argitaletxe bateko ordezkari batek, herriko artista batek eta Ametx Erakunde Autonomoko presidenteak. Erabakia ekainaren 28an jakinaraziko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!