Zornotza Saskibaloi Taldea, aho zapore garratza ahaztu eta garaipenaren bila

Joseba Derteano 2019ko mar. 22a, 17:00

Urrezko Ligarako igoera fasean aitzakiarik bako porrota jasan zuen Zornotza Saskibaloi Taldeak joan zen asteburuan.

Albaceteko Almansa taldeak xehatu egin zuen: 90-56. Hala ere, asteburu bakoitza aukera berri bat da eta bihar, 18:00etan, aho zapore garratz hori kentzeko abagunea izango du etxean, Murtzia taldearen kontra. Talde honek azken partidu biak galdu ditu eta ez dago sasoirik onenean.

Igoera fasea estu dago. Gorantz begiratuta, Zornotza Saskibaloi Taldeak garaipen bira du Alicante  liderra. Baina beherago daudenei ere erreparatu beharra dago, bost talde  orpoz orpo dituelako. Emozioz betetako zortzi jardunaldi falta dira igoera fasea amaitzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!