Emakumeen kontrako indarkeria eta portaera matxistak aztertuko dituzte Zornotzan

Anboto 2019ko mar. 13a, 11:39

Berdintasun Sailak tailer bat antolatuko du apirilaren 2an eta 9an.

'Zer da emakumeen kontrako indarkeria?' izango da tailerraren izenburua. Helburua portaera matxistei buruz eta emakumeen kontrako indarkeriari buruz gogoeta egitea da, okerreko usteak baztertu eta emakumeen kontrako indarkeria mota desberdinak zeintzuk diren jakiteko, udalak ohar batean azaldu duenez. 

Tailerra Nafarroa Zentroan egingo da, 18:00etatik 20:00etara eta 18 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Martxoaren 26ra arte zabalik dago izena emateko epea eta izena emateko berdintasuna@amorebieta.eus helbidera mezu elektroniko bat bidali behar da edo 946 30 01 90 telefono zenbakira deitu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!