Zornotzako Udalak Legarrebi auzoa urbanizatuko du

Joseba Derteano 2019ko mar. 12a, 09:23
Legarrebi auzoa zelan geratuko den erakusten duen infografia.

Askotariko lanetan 573.000 euroko inbertsioa egingo du.

Zornotzako Udalak Legarrebi auzoa berrituko du. Udalak San Juan kalean eta San Juan eta Andrandi kalea batzen diren lekuan egingo ditu lanak. Helburua zornotzarrentzat herrigune “atseginago” bat izatea da, ohar batean azaldu dutenez.

Lanak aurtengo hirugarren hiruhilekoan hasiko dira eta lau hilabete beharko dituzte amaitzeko. Lan hauekin San Juan kalea hobetu eta Andrandi kalean dauden etxebizitzetaraino heltzeko kalea urbanizatu gura dute. Herritarrak etxebizitzetara “errazago” joatea lortu nahi dute eta inguruak “itxura urbanizatua” izatea, oraindik guztiz urbanizatu gabe baitago.

Horrez gainera, lehentasuna eman nahi diote oinezkoari. Horretarako, espaloiak zabalduko dira eta zuhaitzak jarriko dira lehen ez zeuden lekuan. Gainera, inguruko argiztapena hobetuko da. Farola berriak jarriko dira eta inguruko azpiegitura sarea berrituko da.

Lan hauetarako aurrekontua 573.000 eurokoa izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!