Amaia Fernandez “Saretze lanaren ondorioa izan da gaurko erantzuna”

Anboto 2019ko mar. 8a, 17:11

Zornotzako mugimendu feministako kidea da Amaia Fernandez Azkunaga, eta gaurko eguneko balorazioa egin du ANBOTOrentzat.

Zelan bizi izan duzu gaurko eguna?
Goizean kafe-tertulia bat egin dugu egoitzetako egoeraren inguruan, eta arlo horretako langile batek bere esperientzia kontatu du. Horren ostean egindako kontzentrazioaren inguruan ere zaintzagaz lotutako elementuak eskegi ditugu. Gero, 340 bat emakume batu gara bazkaltzeko. Jende asko batu da ekitaldi denetan. Aurreko egunetan egindako saretze lanaren ondorioa izan da gaurko erantzun jendetsua.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!